Ongi etorri guztiok gure blogera! Gu MANTZANA taldea gara, Begoñazpi Ikastolako Batxi 1 mailako FLL taldea! ecolors taldeagaz batera lan egingo dogu lehiaketa egunera arte; gure bigarren urtea danez asko lagunduko doguzala espero dogulako. Hemen jarriko doguz gure FLL-erako bidean lortzen doguzan aurrerapen guztiak: baloreetan, proiektu zientifikoan, teknologikoan, robotagaz... Laster lehenengo bideo eta argazkiak igoko doguz! Erne ibili!
MANTZANA
2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea
2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna
PROIEKTU ZIENTIFIKOA
INKESTAK
DBH 3. mailakoei bigarren inkesta egiten. Adimen Anitzen teoriaren inguruan oinarrituak izan dira inkestako 80 galderak.
80 esaldiak norberaren araberako izaerekin erantzun behar ziran; 0-3 puntuaketarekin.
0 = Inoiz ez
1 = Batzuetan
2 = Sarritan
3 = Beti
Datuak ateratzeko lan gogorra egin behar izan dogu arrasti osoan zehar baina jadanik amaitu dogu :) Astelehenean 36 ikasleei gurasoentzako inkestak banandu egingo jakez; ia honeen datuak lasterrago ateratzen doguzan. Datuak ateratzeko honeek izan dira pausuak:
1- Galdera bakoitza (koloreen bidez) zein adimen motatakoa dan identifikatzea.
2- Adimen bakoitzeko (kolore bakoitzeko) galderen puntuaketa batu.
3- Puntuaketa bakoitza zati 10 egin.
4- Armiarma sarean emondako erresultantea margoztu.
Honako irudientan ikusi daikezue egindako lana:
Galderen Adimenak ateratzen |
2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea
2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna
PROIEKTU ZIENTIFIKOA
BRAINSTORM
Proiektu zientifikorako "Brainstorm" egiten. Ideia anitz egon dira, ikusiko dogu ideiarik hoberena eta horixe garatuko dogu.
2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea
TECNALIARA IRTEERA
TECNALIARA IRTEERA
Gaur Tecnalia bisitatzen joan gara. Hitzaldi baten parte hartu dogu, zeinetan han garatutako hiru proiektu azaldu deuskuezan; Babelium , Ikasi eta Playhits. Mila esker Juan Bartolomé, Idurre Fernández eta Rosa Peraleri euren denboran geuri proiektuak azaltzeagaitik. Hitzaldiko hoberena Rosak proposatutako jokua; oso ondo igaro dogu teknologia berriekin jolastuz ikasten. Zorionak jokuko irabazleei, Nerea Coloma, Eneko Alvarez eta Naiari!!! Lehiaketarako USB benetan erabilgarriak irabazi egin dabez.
Mila esker Tecnalia!!!
MANTZANA |
LEGOÑAZPI |
BEGOÑAZPI (MANTZANA & LEGOÑAZPI) |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)